'El regreso de Mary Poppins' filma izango da ikusgai igandean eta astelehenean

Uztarria.eus 2019ko urt. 24a, 09:55

El regreso de Mary Poppins filma izango da ikusgai igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandean lanaren bi emanaldi izango dira:16:30ean eta 19:30ean. Asteleheneko saioa –ikusleen eguna–, berriz, 21:00etan izango da. Adin guztietako ikusleentzako filma da 2018an AEBtan ekoiztutakoa. Rob Marshall da komedia generoko filmaren zuzendaria. Walt Disney Studios Motion Picturesk etxeak kaleratu du El regreso de Mary Poppins filma.

Honako hau da filmaren sinopsia:

"Mary Poppins umezain ia perfektua da, ohiko eginkizun bat abentura liluragarri eta ahaztezin bihurtzeko abilezia duena. Film berri honetan, Banks familiaren belaunaldi berriari laguntzera itzuliko da Poppins, alaitasuna eta magia galdu baititu sendiak. Poppins anderea Jack lagunarekin batera itzuliko da, Londreseko kaleetara argia -eta bizitza - itzul dadin lan egin behar baitu Jackek".