'Laudato Si, guztion etxearen zaintza' hitzaldia eskainiko dute bihar Loiolako Santutegian

Uztarria.eus 2019ko urt. 21a, 12:41

19:00etan hasiko da hitzaldia. Saioaren helburua da "gaurkotasuna duten kezka sozialen" inguruan hitz egitea eta eztabaida irekitzea, "alternatiben" inguruan hausnartzeko. 

Loiola Zentroak antolatutako Herritartasun Eskolen barruan, Laudato Si, guztion etxearen zaintza hitzaldia eskainiko dute bihar, asteartea, Loiolako Santutegian. Jesuitek bultzatutako Alboan fundazioko ikerketa eta eragin politikoko teknikari den Guillermo Otaño arituko da hizlari lanetan. Saioa doakoa izango da, eta gizarte gaietan interesa duen oro hurbiil daiteke bertara. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Liburutegiko atetik sartu beharko da hitzaldia emango duten gunera.

Saioaren helburua da "gaurkotasuna duten kezka sozialen inguruan" hitz egitea eta eztabaida irekitzea,  "alternatiben" inguruan hausnartzeko.