Aurtengo lehen sokamuturrak egin dira

Uztarria.eus | Festak
2019ko urt. 20a, 21:28

San Sebastian festen barruan, gaur, San Sebastian egunez, eguerdian eta arratsaldean ibili da zezena herriko plazan eta Alde Zaharreko kaleetan. Euria egin arren, jende asko ibili da sokamuturrean. Eguerdian eta arratsaldean Arno ganadutegiko zezenak ibili dira sokan. Baina zezenzaleentzako saioak ez dira gaur bukatu, datorren igandean (urtarrilak 27) eguerdian eta arratsaldean izango dira ekitaldiak Zezen Beltz taldeak antolatuta. 12:00etan, zezen txikiak eta poniak eta sokako zezen txikia izango da Erdikaletik herriko plazara bitartean. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, sokamuturra izango da Erdikale barrenetik hasita. Bergarako Zezenak ganadutegikoak aterako dituzte orduan.

Gaur, eguerdian eta arratsaldean, sokamuturraren kontrako elkarretaratzeak egin dituzte herriko plazan. Zezena plazan zebilen bitartean, dozena bat lagun inguru bildu da azoka plaza aurrean eta animalien aldeko eta sokamuturraren kontrako hainbat lelo oihukatu dituzte euskaraz eta gazteleraz.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-01-21 : 14:55

Zapi gorridun superheroiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ritxar Branson | 2019-01-21 : 16:46

"Lau orduko saioa, lau mila euro
Zezen festa izaten da Azpeitikoa, bistan da. Baina, zenbat kostatzen da egun bateko sokamuturra, eguerdiko eta arratsaldeko saioak biak kontuan hartuta? Udalaren datuen arabera, ganadua 2.400 bat euro, ekitaldiaren eta sokamutilen asegurua mila euro, eguneko soka 300, eta albaitaria ia 300. Lau mila euro, hortaz, lau orduko saioagatik".

Soka ez da eten dokumentala. 2011ko otsailean argitaratua.
Zuzendaria: Eenekoitz Esnaola

gurasobat | 2019-01-21 : 17:05

Diruaz haratago nik ez dut ondo ulertzen nola ezkontzen diren sokamuturra eta are gehiago sokamutur txikia, Herri Hezitzailea bezalako egitasmo batekin. Zein balioen gainean hezten ditugun gure seme-alabak kezka handia sortzen dit.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu