Sansebastianak 2019

'San Sebastian Martxa' plazan, bandera igotzerakoan

Uztarria.eus 2019ko urt. 20a, 03:51

Omenaldiz betetako bandera igotzea izan da aurtengo San Sebastian bezperakoa, baina ohiko eta ezinbesteko osagaiekin ederki uztartua ere bai. Horrela, gauerdiko kanpaiak jo bezain laster jo dute San Sebastian Martxa plazan elkartutako helduen danborradako 27 taldeek, eta ordurako bero zegoen jai giroak eztanda egin du.