Sansebastianak 2019

Festarako prantatzen

Uztarria.eus 2019ko urt. 19a, 20:13

Afarirako bidean gehienak eta afaltzen hasita batzuk. Horrela dabiltz uneotan 22:15etik aurrera San Sebastian bezperako helduen danborradan aterako diren herritarrak. Antzeman da gaur, zapatua izanik, beste urte batzutan baino goizago irten direla kalera danborradan protagonista izango direnak, festa usainean. Ile-apaindegietan, berriz, mugimendu handikoa izan da arratsaldea, urtero legez, banderadunak eta kantinerak gauerako prestatzeko. Eta batzuek kalean zebiltzan bitartean, soziedade askotan lanean aritu dira besteak, taldekideentzako afariak prestatzen.

Argazkiotan, Arauntza, Zelai Luze –Alkartasunakoen afari tokia– eta Oilo Soro elkarteetako prestaketak ikus daitezke, eta Irrintzi, Izarraitz Txoko eta Arauntzako banderadunak eta kantinerak.