Udaltzainen lan poltsa osatzeko deialdia irekiko du Udalak

Uztarria.eus | Udala
2019ko urt. 19a, 11:24

Deialdiaren oinarriak atzo argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Izena emateko epea astelehenean irekiko da eta otsailaren 15ean itxiko da. Interesa dutenek eskaria eta agiriak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dituzte.

Udaltzaingoaren bulego ataria. (Azpeitiko Udala)  Argazki originala

"Udaltzain beharrari erantzuteko" lan poltsa osatzeko deialdia irekitzear da Azpeitiko Udala. Deialdiaren oinarriak atzo argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Izena emateko epea, berriz, astelehenean irekiko da eta otsailaren 15a arte izango dute interesa dutenek eskaria eta agiriak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkezteko.

Udaltzain izateko lan poltsan parte hartzeko ezinbestekoa izango da eskola graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulua izatea (atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiriaren jabe izatea), eta IVAPen 2. hizkuntza eskakizuna izatea.

Lan poltsan izena eman eta onartuak direnek hautaketa prozesu bat gainditu beharko dute ondoren, behin betiko lan poltsan egoteko.

Deialdiaren oinarriak eta eskaera orria azpeitia.eus webgunean jarri ditu Udalak, parte hartu nahi duen ororen eskura.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-01-19 : 13:27

Ninja warrior

Ieu | 2019-01-19 : 15:30

Lanik ez ta ondo bizi! Hau txollue!!
Hasi die rebajak!

andrex | 2019-01-19 : 22:21

Isunik jartzen ez duen udaltzaingoen beharra????

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu