Sansebastianak 2019

San Martin egoitzara ere iritsi dira sansebastianak

Uztarria.eus 2019ko urt. 18a, 13:53

Ohiturari jarraituz, urtero bezala, danborrada egin dute gaur goizean San Martin egoitzan. Egoiliarrek gogotik astindu dituzte atabalak, eta giro polita sortu da. Gainera, Iraurgi Ikastetxeko H.H.koen bisita izan dute egoiliarrek, eta arratsaldean ere San Sebastian jaietan murgilduta jarraituko dute San Martineko kideek. Izan ere, 15:30ean, ikastetxe bereko DBH 1eko eta 2ko ikasleak joango dira bertara danborra jotzera.