Joxe Mari Lopetegiren 'Jai', Enkarterri arrazako Gipuzkoako astorik dotoreena

Uztarria.eus 2019ko urt. 17a, 17:17

Enkaterri euskal arrazako astoen Gipuzkoako 20. lehiaketa egin zuten joan den igandean Lazkaon, Astotxo Egunaren barruan. Lau sari banatu zituzten bertan eta horietako bat Azpeitira etorri zen, Agerre baserriko Joxe Mari Lopetegiren Jai astoarentzat izan baitzen Gipuzkoako emerik dotoreenaren saria. Guztira, 100 astok parte hartu zuten lehiaketan.

Goiko argazkian, Lopetegi eta Jai lehiatzeko unean ikusten dira; behekoan, berriz, sari banaketa ekitaldian, dantzarien agurra jasotzen duten bitartean.

(Argazkiak: Goierriko Hitza)