Sansebastianak 2019

Danborrada dela eta, autobus geltokietan aldaketak izango dira San Sebastian bezperan

Uztarria.eus 2019ko urt. 17a, 12:34

21:45etik 22:45era bitartean, Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan ez dira geldituko autobusak. Denbora tarte horretan, sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak autobusek.

Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, danborrada dela eta, hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan. 21:45etik 22:45era bitartean, Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan ez dira geldituko autobusak. Geltoki horietan beharrean, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parean, sahiesbidean, egingo dituzte geldialdiak autobusek.