Zelai Luzeko lorategiak, itxuraldatuta

Uztarria.eus 2019ko urt. 16a, 15:22

Zelai Luzeko lorategiak itxura berria du joan zen asteaz geroztik. Mantenu lanak egin dituzte Enparan Dorretxearen ondoko berdegunean; hain zuzen ere, Udalaren arabera, "zaharkituta" zeuden zuhaixkak eta baratzea kendu, eta gunea berritu egin dute. Zelai Luzeko zati hori gune "iluna" zela-eta hainbat eskari ere jaso zuen erakundeak, eta argiztapena aldatu ostean, lekua itxuraldatu dute.