Sansebastianak 2019

Umeak hasi dira sansebastianetarako prestatzen

Uztarria.eus 2019ko urt. 15a, 18:45

Gaur arratsaldean entzun ahal izan dira aurtengo lehen danbor hotsak Izarraitz pilotalekuan. Izan ere, 16:00ak jo orduko hasi dute lehen entsegu nagusia igandean San Sebastian eguneko umeen danborradan parte hartuko duten umeek. Ohi bezala, ehunka haur elkartu dira pilotalekuan, eta han elkartutakoek gogoz prestatu dituzte sansebastianetako piezak. Gauean, berriz, helduen txanda izango da, eta 21:00etan lehenengo entsegu orokorra egingo dute konpainietako kideek. Helduek nahiz umeek bihar eta etzi ere egingo dituzte entseguak, leku eta ordu berean. Festak girotzeko, gainera, umeek ostiralean danborradak egingo dituzte herriko ikastetxeetan.