Artetxeneko aurrea ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxita egongo da bihar

Uztarria.eus 2019ko urt. 15a, 18:05
Artetxeneko bidegurutzea.

Udalak azaldu duenez, garajeetako hormigoitze lanetan ari dira Alberdienean, eta horien eraginez goizetik 21:00ak arte erabat itxita egongo da Olazko Andre Mariaren eta Artzubiko zubiaren arteko tartea.

Bihar, asteazkena, goizetik 21:00ak arte ezingo da Artetxeneko aurretik pasatu. Ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxiko dute tarte hori, Alberdieneako etxebizitza berrietako lanak direla eta. Udalak azaldu duenez, garajeetako hormigoitze lanetan ari dira Alberdienean, eta horien eraginez goizetik gauera erabat itxita egongo da Olazko Andre Mariaren eta Artzubiko zubiaren arteko tartea; eguraldiaren arabera lanak luza daitezkeela ere aurreratu dute. Zama lanetarako, berriz, Errebalekoek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute, eta Goikokalekoek plazatik gora sartzeko aukera izango dute lanek irauten duten bitartean.