Sansebastianak 2019

Oinatz elkarte animalistak sokamuturraren aurkako elkarretaratzeak deitu ditu hilaren 20rako eta 27rako

Uztarria.eus 2019ko urt. 16a, 09:21
Iaz ere egin zuten sokamuturraren aurkako elkarretaratzea.

San Sebastian eguneko lehenengo kontzentrazioa 11:30etik 13:00etara egingo dute plazan, Azoka Plazaren aurrean, eta bigarrena 16:00etatik 18:00etara, bitartean leku berean. Hilaren 27an, igandez, ere bi elkarretaratze egingo dituzte: 11:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Oinatz elkarte animalistak sokamuturraren aurkako elkarretaratzeak deitu ditu urtarrilaren 20rako eta 27rako. San Sebastian eguneko lehenengo kontzentrazioa 11:30etik 13:00etara egingo dute plazan, Azoka Plazaren aurrean, eta bigarrena 16:00etatik 18:00etara, bitartean leku berean. Hilaren 27an, igandez, ere sokamuturra izango da herrian, eta egun horretan ere bi elkarretaratze egingo dituzte plazan: 11:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.