Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako janaria biltzen ari dira

Uztarria.eus 2019ko urt. 12a, 14:15

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak eta produktuak biltzen ari dira gaur, zapatua, Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteko kideak. Sanjuandegiko eta Juan XXXIII auzoko Eroski supermerkatuetan nahiz BMn ari dira boluntarioak bilketa egiten; 20:00etara bitartean izango dira saltoki horietan. Arroza, makarroiak, lekaleak –lentejak, babak, garbantzuak...–, azukrea, latako atuna, sardinak eta konpresak jasoko dituzte. Gainera, datorren astean herriko ikastetxeetan egingo dute produktu horien bilketa.