Arana kaleko etxebizitza bateko tximiniak su hartu du

Uztarria.eus 2019ko urt. 11a, 18:41

Sua piztu da gaur arratsaldeko 17:00ak aldean, Arana kaleko 14. zenbakidun karrerako etxebizitza bateko tximinian. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira kalera, eta errepidea moztu dute lanak egin ahal izateko. Dagoeneko kontrolpean dute sutea.