Andaluziako herri zurietara bidaia antolatu du Baigerak apirilerako

Uztarria.eus 2019ko urt. 11a, 11:41

Apirilaren 7tik 12ra egingo dute bidaia. Interesa dutenek dagoeneko egin dezateke izen-ematea jubilatuen elkartearen bulegoan.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Andaluziara. Sei eguneko irteera izango da, eta "herri zuriak" bezala ezagutzen diren lekuak bisitatuko dituzte. Hain zuzen, Conil, Jerez de la Frontera, Cadiz, Vejer de la Frontera, Puerto Santa Maria, Sanlucar de Barramena eta Chipiona herriak ezagutuko dituzte irteerara animatzen diren lagunek. 

Apirilaren 7tik 12ra egingo dute bidaia, eta dagoeneko eman daiteke izena Baigeraren bulegoan. Informazio zehatza nahi duenak jubilatu elkartearekin jarri behar du harremanetan.