Maika Sitte: "Agertokian bihotza eta azala uzten ditugu, pertsonak hunkitzeko helburuz"

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 9a, 11:05

Soul eta funk doinuek hartuko dute ostiralean Sanagustin kulturgunea; izan ere, Madrilgo Freedonia taldeak Shenobi azken lana taularatuko du 23:00etan. Sarrerak salgai daude 18 euroren trukean, Kulturaz.eus atarian eta Sanagustinen.

Hamar urteko ibilbidea bizkarrean, musika beltzaren erreferentzia nagusi bilakatu da Freedonia Espainiako Estatuan. Euskal Herrira, Azpeitira, egingo du bisita ostiralean, eta emakumearen askatasunaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko dute. Maika Sitte guinear jatorriko madrildar abeslariarekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

Lagun talde batek sortu zenuten Freedonia 2006an. Pixkanaka indarra hartzen joan da taldea. Zein unetan zaudete?

Gustura gaude gure lanarekin jarraitzeko aukera dugulako; izan ere, askotan ez da posible izaten. Denborarekin garatzen ari gara, bai pertsonalki, bai proiektuari dagokionez. Gero eta hobeto ezagutzen dugu elkar, eta egun bakoitzaz azkena bailitzan disfrutatzen dugu.

Hirugarren lana aurkeztu duzue: Shenobi. Diskoaren zer ezaugarri azpimarratuko zenituzke?

Soinu afrikarragoak eta 70eko hamarkadako tinbre gehiago entzun daitezke. Bestalde, istorio bat jasotzen duen binilo bikoitza da lana. Sekuentzialki entzuteko sortua da; pieza instrumentalak eta abestuak tartekatzen ditu, eta soinu banda bat osatzen da abesti guztiekin. Abestietan ikus daiteke garatzen ari garela.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitza egunkarian.