Nafarroako euskal estatuaz eztabaidatuko dute igandean Baigeran

Uztarria.eus 2019ko urt. 11a, 10:04

Joan zen azaroaren bukaeran eskaini zuen solasaldiaren jarraipena izango da igandekoa; izan ere, han plazaratutako galderei erantzuteko baliatuko dute saioa. Besteak beste, munduan dagoen kontzientzia historikoaz, euskal subjektu politikoaz eta eguneroko kontzientzia historikoaz hausnartuko dute bertatzen direnek.

Joan zen azaroaren amaieran Nafarroa, euskal estatua izenburupean solasaldia eskaini zuen Iñigo Larramendi Martin Ttipia elkarteko kideak Sanagustin kulturgunean, eta hitzaldi hartan plazaratutako hainbat galderari erantzuteko, berriz ere Azpeitian izango da Larramendi igandean. Nabarralde fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak antolatu duen saioa Baigerako aretoan izango da, 11:30etik 13:00etara bitartean. Besteak beste, munduan dagoen kontzientzia historikoaz, euskal subjektu politikoaz eta eguneroko kontzientzia historikoaz hausnartuko dute bertatzen direnek.