Oporren ostean, zabalik da Burdinbidearen Euskal Museoa

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urt. 8a, 11:35

Aste Santura arte museoa soilik izango da ikusgai, asteartetik igandera; jaiegunetan ere irekiko dute. Tren historikoak Lasaora joan-etorrian ibiliko dira Aste Santuko ostegunetik Pazko Asteko astelehenera bitartean. Garai horretan bertan hasiko dira lurrun trenak asteburuetan Lasaora bidaiak egiten.

Gabonetako oporren ostean, gaur zabaldu ditu berriro ateak Burdinbidearen Euskal Museoak. Museoa zabalik izango da aurrerantzean ohiko ordutegian, eta bertan burdinbideari lotutako erakusketa zabala ikusi ahal izango da asteartetik zapatura, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30era. Igandeetan eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:00etara irekiko dute.

Tren historikoak apirilean hasiko dira Lasaora joan-etorriak egiten. Hain zuzen ere, Aste Santuko ostegunetik Pazko Asteko astelehenera bitartean, egunero, hainbat bidaia egingo dute goizez nahiz arratsaldez. Gainera, sasoi horretan hasita, zapatuetan, igandeetan eta jaiegunetan ere Azpeitia eta Lasao artean joan-etorriak egingo dituzte lurrun trenek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu