Ipuin kontaketa saioa eskainiko dute igandean Ekoetxean

Uztarria.eus 2019ko urt. 7a, 17:53

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak hainbat istorio kontatuko dizkie Ekoetxera bertaratzen diren haurrei. Igandeko saioan parte hartzeko izena eman behar da aurrez. Horretarako azken eguna ostirala izango da, hilak 11. 

Datorren igandean, urtarrilak 13, ipuin kontaketa saioa izango da Azpeitiko Ekoetxean, 12:00etan hasita. Ipuin kontaketa 6 urtetik 10 urteko haurrei dago zuzenduta, eta Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria arituko da narratzaile lanetan. 

Familia ekintzen barruan antolatu dute saioa, eta doakoa izango da. Dena den, bertan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, plazak mugatuta baitaude. Izen-ematea Ekoetxean egin behar da, 943-81 24 48 telefonora deituta. Horretarako azken eguna ostirala, hilak 11, izango da.