Izei musika taldearen doinuak iritsi dira Sanagustingo Arkupera

Uztarria.eus 2019ko urt. 7a, 12:58

Kulturaz kooperatibak abiatutako Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Azpeitiko Izei musika taldeak kontzertua esakini zuen joan den ostiralean Sanagustin kulturguneko Arkupean. Duela pare bat urte sortu zuten Izei taldea Joseba Eizagirre, Pello Arribas, Aritz Unanue eta Aitzol Etxaniz azpeitiarrek. Musikaren munduan eskarmentua duten lau lagun horiek ostiralean igo ziren aurrenekoz Izei taldearekin Sanagustin kulturguneko agertokira, eta hainbat lagunek gozatu zuten haien zuzeneko emanaldiaz. Taldearen Eskizofrenia abestiaren zuzenekoa da honako hau, Kulturazek, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak Mikrouhinak bideo sortarako grabatutakoa.