Gozokiak eta ilusioa nagusi, Errege Magoen kabalkadan

Uztarria.eus 2019ko urt. 5a, 21:16

17:00 aldera iritsi dira Errege Magoak Azpeitira, eta ohi bezala, kabalkada egin dute, 19:00 aldean. Igerilekutik abiatu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta kalerik kale gozokiak banatzen ibili dira. Aurtengoan, guztira 600 kilo gozoki banatu dituzte, eta gaztetxoek pozarren bildu dituzte horiek. Ondoren, plazan egin dute geldialdia Erregeek, eta herriko haur guztiei zintzoak izan al diren galdetu eta zapatak ondo garbitzeko aholkatu die. Bihar goizean jasoko dituzten oparien zain gelditu dira umeak.