Azpeitian dira Hiru Errege Magoak

Uztarria.eus 2019ko urt. 5a, 19:33

Azpeitian dira jada Hiru Errege Magoak. Aurtengoan, Burdinbidearen Euskal Museoa itxita egokitu da, eta horregatik, txu-txu trenean iritsi dira. Ohi bezala, Lasaon egin dute lehen geldialdia; 17:00etan iritsi dira bertara, eta ordurako, zain zituzten dozenaka lagun. Haur haiek agurtu ostean, berriro txu-txu trenera igo eta Azpeitirako bidea hartu dute Erregeek. 17:30 inguruan, Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiara joan dira; jende ugari zuten han zain, eta gozoki ugari banatu dizkiete haiei guztiei. Gainera, parrokiako jaiotza bisitatu dute Erregeek, eta hura muntatzen dutenekin argazkia atera dute. 19:00etan, berriz, kabalkada egingo dute.