Errezil-Goiatzera joan da Orkatz-Korrale mus txapelketako sari nagusia

Uztarria.eus 2019ko urt. 5a, 17:09

Orkatz kultur elkarteak eta Korrale tabernak antolatuta, mus txapelketa jokatu zuten atzo, ostirala, bi taberna horietan. 22:00etan hasi zen lehia, eta lau erregetara, lau usteletara eta lau hamarrekotara aritu ziren muslariak nor baino nor. Guztira, 64 bikotek parte hartu zuten atzokoan, eta hainbat kanporaketa gainditu ostean, Mikel errezildarra eta Andoni goiaztarra nagusitu ziren; 600 euro eta txapela eskuratu zituen bikoteak. Haien atzetik, Yurgi eta Gorka sailkatu ziren –300 euro eskuratu zituzten–. Hirugarren postuan, Joxino eta Beñat sailkatu ziren, eta haiek 200 euro eraman zituzten. Laugarren sailkatuak Asteasuko aita-semeak izan ziren; ehun euroko saria jaso zuten haiek.