Oinezko gitarra-jotzaileak, hemendik

Uztarria.eus 2019ko urt. 5a, 12:17

Herriko hainbat musika taldek entseantzeko lokala erabiltzen duten Zubi Zarretik gertu ikus daiteke argazkiko irudia. Bidegorria seinaleztatzeko lurrean margotuta dauden oinezkoen siluetetako bati gitarra bat margotu dio norbaitek, baita begiak eta irribarrea ere, ibiltariaren irudiari beste doinu bat emanez.