Nagore Azpiazu: "Ez dirudien arren, gero eta beharrezkoagoa da mekanografia"

Uztarria.eus 2019ko urt. 6a, 10:30
Nagore Azpiazu.

Mekanografia irakaslea da Azpiazu, eta Ane Olaizola kazetariak ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako egindako galderak erantzun ditu 2018ko abenduko Uztarria aldizkarian.

XXI. mendean, mekanografia?

Ez dirudien arren, gero eta beharrezkoagoa da.

Zertarako?
Gero eta lan gehiagotan erabiltzen da ordenagailua. Mekanografiak abilezia eta azkartasuna ematen ditu.

Ikasteko gakoa?
Jolas moduan hartzea.

Umeek erraz ikasten dute?
Saiatuz gero, lortzen dute helburura iristea.

Zuzentasuna ala azkartasuna?
Lehenengo zuzentasuna.

Teklarik zailena?
Beheko ilaran daudenak.

Ariketarik konplexuena?
Pantailan teklatua ikusi gabe egiten den lehena.

Hatz potoloekin...
Gehiago kostatzen zaie.