Orkatz-Korrale Mus Txapelketa egingo dute bihar

Uztarria.eus 2019ko urt. 3a, 14:52
Iazko txapelketako irudi bat.

Izen-ematea 21:00etan zabalduko dute Orkatzen, eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Lehia 22:00etan hasiko da, eta hainbat sari banatuko dute txapelketa bukatzean.

Orkatz kultur elkarteak eta Korrale tabernak antolatuta, mus txapelketa izango da bihar, ostirala, bi taberna horietan. Izen-ematea 21:00etan zabalduko dute Orkatzen, eta 40 minutu izango dituzte parte-hartzaileek inskribatzeko. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Lehia, berriz, 22:00etan hasiko da, eta lau erregetara, lau usteletara eta lau hamarrekotara jokatuko dute txapelketa.

Txapelketa bukatzean hainbat sari banatuko dute Orkatz-Korrale txapelketaren antolatzaileek: irabazleek 600 euro eta txapela eskuratuko dituzte; bigarren sailkatzen direnek, 300 euro; hirugarrenek, 200 euro; eta laugarren bikoteak ehun euro. Gainera, parte-hartzaile guztien artean otarre bat zozkatuko dute.