Arrakastatsua izan da zirko tailerra

Uztarria.eus 2019ko urt. 3a, 14:41

Hoi Denk Zirkue! ikuskizunaren atarian, zirko tailerra egin dute dozenaka haurrek eta gaztetxok gaur goizean Gaztetxean. Arrakastatsua izan da saioa, parte-hartzeari dagokionez, eta Gaztetxera bertaratu diren lagunek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute, tailerra zuzendu duten lagunen gidaritzapean. Saioa bukatuta, 19:00etarako jarri dute gaurko bigarren hitzordua; hain zuzen ere, orduan hasiko da Hoi Denk Zirkue! emanaldia. Gaztetxeko ateak 18:30ean zabalduko dituzte.