Goienetxe Fundazioko kideek ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urt. 3a, 08:30

Udal Liburutegian izango da haurrei zuzendutako emanaldia, 11:00etan hasita. Mari Karmen eta Pepi ariko dira ipuinak kontatzen.

Goienetxe Fundazioko kideek uztailean eskaini zuten ipuin kontaketa.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Goienetxe Fundazioko kide Mari Karmenek eta Pepik ipuinak kontatuko dituzte bihar, ostirala, Udal Liburutegian. Ipuinaren Ordua egitasmoaren barruan antolatu dute saioa, eta 11:00etan hasiko da. Ez da Goienetxeko kideek halako saio bat ematen duten lehen aldia; izan ere, joan den uztailean ere ipuinak kontatzen izan ziren Mari Karmen eta Pepi liburutegian, eta hainbat haur bertaratu zen haien kontakizunekin gozatzera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu