Kultur taldeek 2018an jasotako diru-laguntzen zuriketak aurkezteko epea hilaren 31n itxiko da

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urt. 2a, 15:33

Taldeek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan(udaletxeko lehen solairuan), hilaren 31 baino lehen: eskaera orria, jaso den diruaren likidazioa –izandako diru sarrerak eta gastuak zehaztuta– eta egindako ekintzen memoria laburra. 

Urtarrilaren 31n itxiko dute 2018an kultur taldeei zuzendutako diru-laguntzen gaineko zuriketak aurkezteko epea. Taldeek urteko ohiko jarduerak antolatzeko jaso dituzten diru-laguntzak justifikatu behar dituzte, eta horretarako, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairuan), hilaren 31 baino lehen: eskaera orria, jaso den diruaren likidazioa –izandako diru sarrerak eta gastuak zehaztuta– eta egindako ekintzen memoria laburra. Zalantzak argitzeko edo laguntza eskatzeko Kultura Sailera jo daiteke, kultura@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943-15 70 68 telefonora deituta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu