Lagun Onak txirrindulari elkarteak lizentziak berritzeko deialdia egin du

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urt. 2a, 12:31

Urtarrilaren 30a baino lehen jaso, utzi edota bete beharko dira imprimakiak, ohiko lekuetan.

Urte berriarekin batera, Lagun Onak txirrindulari elkarteak datorren sasoirako lizentziak ateratzeko edota berritzeko deia egin du. Aurtengoan, zikloturisten zein lehiaketetarako lizentzia nazionalen kostua 137 eurokoa izango da, eta 132 euro ordaindu beharko da lizentzia autonomikoa nahi izanez gero. Urtarrilaren 30a baino lehen jaso, utzi edota bete beharko dira imprimakiak, betiko lekuetan: Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edo Ciclos Benin, hain zuzen ere.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu