'Superlopez' filma emango dute asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko urt. 3a, 10:15

Superlopez filmaren hiru emanaldi izango dira igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandeko emanaldiak 16:30ean eta 19:30ean izango dira, eta astelehenekoa, ikuslearen egunekoa, 21:00etan hasiko da. Zapatuan, Errege Egunaren bezperan, ez da saiorik izango.

Javier Ruiz Calderak zuzendutako umorezko filma da Superlopez (Espainia, 2018).