Aitor Priyak Bergarako Gaztetxeko Xake Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2018ko abe. 31a, 12:12

Aitor Priya xakelari azpeitiarrak Bergarako Gaztetxeko Xake Txapelketa irabazi du. Gaztetxeak antolatuta, igandean jokatu zuten txapelketa, Gaztetxean bertan. 16:30ean hasi zen lehia, eta bost minutuko zortzi partida jokatu zituzten bertaratu ziren 22 parte-hartzaileek. Azpeitiko xake taldetik bost jokalari izan ziren bertan, eta Priya izan zen txapelduna, 6,5 puntu eskuratuta. Iñaki Uranga laugarren postuan sailkatu zen, 5,5 punturekin; Eneko Alberdi zazpigarren, 5 punturekin; Juan Carlos Fernandez hamalaugarrenean, 4 punturekin; eta Miguel Angel Gomez hamaseigarren, 3 punturekin. Podiuma osatu zuten gainontzeko biak ez ziren Xaputarrakeko ordezkariak izan: bigarren Iraitz Arizabaleta bergararra sailkatu zen, eta hirugarren, Iban arrasatearra.