Rock gaua, Vulk eta Kaskezur taldeen eskutik

Uztarria.eus 2018ko abe. 30a, 17:01

Rock gaua izan zen atzo, zapatua, Sanagustingo arkupeetan. Izan ere, Vulk eta Kaskezur taldeak aritu ziren zuzenean, 23:00etan hasita. Bilboko Vulk taldeak post-punk doinuak ekarri zituen Azpeitira; Ground For Dogsberen bigarren lana argitaratu ostean, kontzertuz kontzertu dabiltza, bai musika aretoetan, baita Primavera Sound, Ebrovision edota Psych Fest bezalako jaialdietan ere. Kaskezur taldeak, berriz, 1990. hamarkadako taldeak gogorarazi zizkien kontzertura bertaratu zirenei, rock, power-pop eta psicodelia doinuak jorratu baitzituzten.

(Argazkiak: Juan Luis Romatet)