Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako finalak jokatu dituzte gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:30ean hasita. Guztira, hiru partida izan dira, eta kadeteen mailako finalean, Aimar Egiguren pilotari azpeitiarra aritu da nor baino nor, Lazkaoko Lapke pilota elkarteko Xabier Naldaizen aurka. Ilunpeko pilotaria aise gailendu zaio goierritarrari; izan ere, markagailuan 18 eta 5 zela bukatu da partida. Horrenbestez, Egigurenek eraman du txapela.
Bestalde, Xabat Egiguren pilotari urrestildarra errendimenduko Gipuzkoako eskuz banakako txapelketa jokatzekoa zen atzo, ostirala, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Aurkaria ez zen azaldu, eta beraz, ez zuen partida jokatu beharrik izan pilotariak txapela eramateko.