Urtarrileko aldizkariaren aurrerapena: Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola. Bi belaunaldi, pasio bat

Uztarria.eus 2018ko abe. 29a, 12:27

2019ko urtarrila hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola aktoreak izango dira datorren aldizkariko protagonistetako bi. Antzerkia pasio duten bi belaunaldi irudikatzen dituzte Olaizolak eta Eizmendik, eta elkarrengandik ikasitako eta elkarrekin gozatutakoa izan dute hizpide. Horrez gain, beren ibilbideaz, bizitako esperientziez eta bakoitzaren izaeraz solastu dira Uztarriarekin. Honako hau aldizkarian irakurgai izango den elkarrizketaren aurrerapen bideoa da.