Azpeitiko dendetan gastatzeko 500 euroko hiru bono zozkatuko dituzte Erregetako Zozketan

Uztarria.eus 2018ko abe. 28a, 18:09

Urtarrilaren 5ean egingo dute zozketa, Errege Magoen etorreran. Hiru zenbaki saritu aterako dira, eta horien jabeek 500 euroko erosketa txartela jasoko du Azpeitiko dendetan gastatzeko. 

Beste urte batez, Erregetako Zozketa antolatu du Azpeitiko Udalak. Modu horretan, 500 euroko hiru erosketa bono zozkatuko dituzte, Azpeitiko saltokietan erosketak egiteko.

Urtarrilaren 5a bitartean zozketarekin bat egin duten herriko dendetan zenbakidun boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Urtarrilaren 5ean egingo dute zozketa, Errege Magoen etorreran. Hiru zenbaki saritu aterako dira, eta horien jabeek 500 euroko erosketa txartela jasoko dute Azpeitiko dendetan gastatzeko. Irabazleek urtarrilaren 31ra arte izango dute Udalarekin edo Bertan Merkataritza Elkartearekin harremanetan jartzeko aukera. Data horretara arte zenbaki saridunak agertuko ez balira, ordezko zenbakiek eskuratu ahal izango dute 500 euroko erosketa bonoa.