Aner Alonsok irabazi du Oilo Soron jokatutako Xake Gabon Saria

Uztarria.eus 2018ko abe. 28a, 17:11

Xaputarrak xake taldeak antolatuta, laugarren urtez jarraian, Xake Gabon Saria jokatu zuten joan den asteazkenean, Oilo Soro elkartean. 16:00etan hasi zen txapelketa, eta guztira, 16 urtetik beherako hogei gaztek parte hartu zuten lehian. Jokalari bakoitzak hamar minutuko sei partida jokatu zituen. Gonbidatuen artean izan ziren, Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko lau gazte, Zumaiako Kbi klubeko beste bat, eta Oilo Soro elkartekoen semeak nahiz beren lagunak.

Aner Alonso izan zen saioko irabazlea, puntu gehien eskuratuta. Haren atzetik, honako ordenan sailkatu ziren partaideak: Deni Valor, Beñat Aristegi, Lucia Valor, Aritz Soraluze, Alain Mateos, Jon Gonzalez, Luken Larrañaga, Danel Mujika, Iban Bereziartua, Eñaut Goñi, Oihan Gogorza, Einar Bereziartua, Erik Egiguren, Iker Goenaga, Kaiet Mujika, Ander Urbieta, Jon Gogorza, Iñaki Urbieta eta Beñat Goenaga. Sari banaketaren ostean, meriendaz gozatu ahal izan zuten xakelari gazteek.