Urte Zahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus 2018ko abe. 28a, 14:59

Erakundeak jakinarazi du artefaktu piroteknikoak botatzeko Ertzaintzaren baimena behar dela, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarena delako horien gaineko eskumena.

Azpeitiko Udalak Urte Zahar gauean suziririk edo petardorik ez botatzeko deia egin du. Erakundeak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, eta esan du pertsona bakoitzaren ardura dela horiek ez botatzea. Gainera, Udalak esan du herriko etxe ugari egurrezkoak direla, eta "edozein txinpartak oso egoera larria" sor dezakeela.

Erakundeak jakinarazi du artefaktu piroteknikoak botatzeko Ertzaintzaren baimena behar dela, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarena delako horren gaineko eskumena.