Irudiz jantzitako 30 liburuko bilduma kaleratu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2018ko abe. 27a, 12:13

Orotara, gai eta mota ezberdinetako 1.500 argazki inguru elkartu dituzte liburu bilduma kaleratzeko. 

Proiektu berri batekin amaituko du urtea Azpeitiko Argazki Elkarteak. Izan ere, elkarteko kideek beren artxibategietatik hartutako irudien osatutako liburuen bilduma potoloa atera berri du. Orotara, 30 liburu argitaratu dituzte argazki elkarteko kideek, eta horietako bakoitzak estilo propioa duela azaldi dute. Orotara, gai eta mota ezberdinetako 1.500 argazki inguru elkartu dituzte liburu bilduma kaleratzeko. Besteak beste, Sorginak, Momentuak,  Begirada bat, plano batNaturaren koloreak, Lumadunak, Egunsentitik ilargira, Ibili munduan zehar eta Herriko festak izenburudun liburuak kaleratu dituzte.