Ireki dute haurren eta gaztetxoen Gabonetako parkea

Uztarria.eus 2018ko abe. 26a, 19:03

Gaur, abenduak 26, arratsaldean ireki dute haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Gabonetako parke estalia. Ohi bezala, Izarraitz pilotalekuan jarri dute Bertan merkatari elkarteak antolatutako parkea, eta gaztetxo ugari animatu da han arratsaldea pasatzera. Besteak beste, puzgarriak, pin-ponean aritzeko mahaia eta xakean jolasteko taulak jarri dituzte Izarraitzen.  Abenduaren 27an, 28an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an irekiko dute parkea, 16:00etatik 20:00etara. Parkerako sarrera bi euro ordaindu beharko da eguneko. Merkatari elkarteko kide diren dendetan erosketak egiten dituzten herritarrek, aldiz, doan izango dute sarrera.