Uztarriak bazkideen batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus 2018ko abe. 26a, 14:55

Bilkura Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Uztarriaren egoera ekonomikoa, Urola Kostako hedabideen bateratze prozesua eta Uztarria aldizkariaren 20. urteurrena izango dira hizpide batzarrean. 

Uztarria Komunikazio Taldeak bihar, hilak 27, egingo du bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

2018. urtearen errepasoa egiteaz gain, Uztarriaren egoera ekonomikoaz eta Urola Kostako hedabideen bateratze prozesuaz hitz egingo da biharko bilkuran. 

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- Uztarria Komunikazio Taldearen 2018ko laburpena.

                            - Uztarria herri aldizkaria

                            - www.uztarria.eus

                            - Irudhitzen lehiaketa

2.- Uztarriaren egoera ekonomikoa.

3.- Urola Kostako hedabideen bateratze prozesua.

         - Prozesuaren nondik norakoak.

         - Etorkizunerako erronkak.

4.- Herri aldizkariaren 20. urteurrena.

5.- Galderak eta erantzunak.

Uztarriaren bazkide guztiak gonbidatuta zaudete batzarrera.