Pattaren kontzertua eta bingoa izango dira egunotan Etxe Zuri tabernan

Uztarria.eus 2018ko abe. 26a, 12:56

Bihar, osteguna, Jesus Sudupe Patta musikaria ariko da zuzenean, 22:00etan hasita. Horrez gain, ostiralean, bingoan jokatzeko aukera izango da, 23:00etatik aurrera.

Gabon giroan murgilduta dago egunotan herria, eta horren harira, ekintza bereziak antolatu dituzte Etxe Zuri tabernan. Hain zuzen ere, kontzertu bat eta bingo saioa prestatu dituzte egunotarako. Bihar, osteguna, Jesus Sudupe Patta musikaria ariko da zuzenean, 22:00etan hasita, tabernan bertan. Horrez gain, ostiralean, hilak 28, bingoan jokatzeko aukera izango da. 23:00etan hasiko da jokoa, eta irabazleentzat sariak izango direla aurreratu dute antolatzaileek.