Herritar batek Uztarriara bidalitako irudiak dira honako hauek. Karakolaren ondoko zaborrontzien parean ateratako argazkiak dira, eta traste handiak ikus daitezke bertan. "Utzikeria hori ez da santotomasetako kontua, jende helduarena baizik", salatu du argazkiaren bidaltzaileak. Gertatutakoaren harira kexa agertu du, eta gogoratu du tamaina handiko hondakinak ez direla zaborretara bota behar.
Hondakinak jasotzeko sistema berria martxan dagoenetik tamaina handiko trasteak bota nahi dituzten herritarrek Emausekin jarri behar dute harremanetan, haiek jasotzen baitituzte trasteak etxez etxe. Bestela, Lapatxeko Garbigunera eraman behar dira.