Badu zenbaki saritua Itsasiren Gabonetako zozketak

Uztarria.eus 2018ko abe. 24a, 12:39
2018ko Itsasi Eguneko artxibo irudia.

Itsasi kultur taldearen Gabonetako zozketako zenbaki saritua 0408 da. Ordezko zenbakia, aldiz, 4678 da. 

Itsasi kultur elkarteak urtero egiten duen Gabonetako zozketak badu zenbaki saritua. Itsasik jakinarazi duenez, 0408 izan da zozketaren zenbaki saritua. Irabazlea agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duen lagunak eramango du saria. Ordezko zenbakia 4678 da. Saridunek Itsasi kultur elkartearekin jarri beharko dute harremanetan saria jasotzeko.