Zapatuan erabakiko da Azpeitia Cup txapelketaren sailkapen fasea

Uztarria.eus 2018ko abe. 23a, 19:55

Atzo eta gaur jokatu dira Garmendipeko zelaietan kimu mutilen 2019ko Azpeitia Cup futbol txapelketaren sailkapen fasearen lehen bi jardunaldiak.

39 talde lehiatu dira bi egunotan, sailkapen fasearen jardunaldi erabakiorrean sartzea helburu. Horrela, datorren zapatuan, abenduaren 29an, ezagutuko dira datorren urteko udaberriko Azpeitia Cupen ariko diren lehen lau taldeen izenak. Atzo eta gaur sailkatu diren hamasei talde hauek izango dute zapatuan txartelen bila lehiatzeko aukera: Arnedo, Abetxuko, Aloña Mendi, Comillas (A multzoan jokatuko dute zapatuan); Abadiño, Baskonia, Sanse, Kostkas (B multzoan); Antiguoko, Vasconia, Zarautz, Real Union (C multzoan); Bansander, Danena, Logroño, Beti Ona (D multzoan).