Azpeitian saldu da Gabonetako loteriaren bosgarren sarietako baten dezimo bat

Uztarria.eus 2018ko abe. 22a, 17:14
Urko Valverde dendako erakusleihoaren aurrean, saritutako zenbakiaren ondoan.

02308 zenbaki saridunaren txarteletako bat da Azpeitian saldutakoa, makina bidez, Valverdenekoan. 6.000 euroko saria du dezimo horrek.

Espainiako loteriaren Gabonetako zozketa egin dute gaur goizean Madrilen, eta Azpeitira iritsi da gaur banatutako sarien printza bat.

Hain zuzen ere, gaurko zozketan banatu dituzten zortzi bosgarren sarietako baten dezimo bat da Azpeitian saldutakoa. 02308 da Azpeitian saria utzi duen zenbakia; herrian saldu den txartel bakarrak 6.000 euroko saria du. Makina bidez eskuratutakoa da zenbakia, argitu dutenez; Goikokaleko Valverde dendako makinan, hain zuzen ere.

Urko Valverdek, saltokiko arduradunak, azaldu du hirugarren aldia dela 6.000 euroko sari bat ematen dutela.