Aimar Egiguren, Gipuzkoako kluben arteko kadeteen eskuz banakako finalera

Uztarria.eus 2018ko abe. 21a, 11:46

Jakina zen Ilunpe elkarteak ordezkari bat izango zuela kadeteen lehen mailako ezker hormako Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako txapelketaren finalean. Azpeitiko bi pilotari, Jakes Elosegi eta Aimar Egiguren (ezker-eskubi, hurrenez hurren, atzo ateratako argazkian), nor baino nor aritu ziren atzo Izarraitz pilotalekuan jokatutako finalaurrekoan. Azkenean, Egigurenek 18 eta 12 hartu zuen mendean Elosegi taldekidea, eta berak ordezkatuko du Ilunpe finalean.

Gaur ezagutuko da beste finalista nor izango den. LAPKE elkarteko Naldaizek eta Mundarro taldeko Ekain Lizeagak arratsaldean jokatuko dute bigarren finalaurrekoa, Lazkaon.