Hiru auto lapurtu dituzte Jose Artetxe kaleko garaje batzuetatik

Uztarria.eus 2018ko abe. 20a, 16:44

Astearte arratsaldetik asteazken goizera bitartean egin zituzten lapurretak. Autoetako bat Zamudion (Bizkaia) agertu da. Besteen arrastorik ez da momentuz, eta ez dute inor atxilotu. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Jose Artetxe kaleko dorreak bezala ezagutzen diren etxeen garajeetatik hiru auto lapurtu dituzte. Astearte arratsaldetik asteazken goizera bitartean egin zituzten lapurretak, abenduaren 18tik 19ra bitartean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autoetako bi Mercedes markakoak dira eta bestea Volkswagen markakoa. Jabeek salaketa jarri dute Ertzaintzan, eta horiek ikerketa zabaldu dute zer gertatu den argitzeko. Autoetako bat Zamudion (Bizkaia) agertu da, "kalte txikiekin". Besteen arrastorik ez da momentuz, eta ez dute inor atxilotu.