Elosegik eta Egigurenek Gipuzkoako kluben arteko txapelketako finalerdia jokatuko dute gaur Izarraitzen

Uztarria.eus 2018ko abe. 20a, 11:53
Aimar Egiguren artxiboko irudi batean.

Kadeteen lehen mailako finalerdian neurtuko dituzte indarrak Ilunpe elkarteko Jakes Elosegik eta Aimar Egigurenek. Partida 19:00etan hasita jokatuko dute, eta irabazleak finalerako txartela eskuratuko du. Bigarren finalerdia LAPKE eta Mundarro taldeetako ordezkariek jokatuko dute bihar.

Ezker hormako Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako txapelketako finalerdietako bat Azpeitian jokatuko dute gaur, osteguna. Ilunpeko bi pilotari ariko dira nor baino nor, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Kadeteen lehen mailako final erdian Jakes Elosegik eta Aimar Egigurenek neurtuko dituzte indarrak, eta irabazleak finalerako txartela eskuratuko du –oraindik zehazteko dute finalaren data, ordua eta lekua–. Beraz, ziurra dena da Ilunpeko ordezkari bat izango dela finalean.

Bigarren finalaurrekoa, berriz, bihar jokatuko dute LAPKE elkarteko Naldaizek eta Mundarro taldeko Ekain Lizeagak. Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran frontoian jokatuko dute partida, 18:00etan hasita.